Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artea

ckukularra — 2008-02-21 GTM 1 @ 13:41

Arkitekturan, tenpluak eta jauregiak eraiki zituzten.Ez zegoen ikuskizunetarako, kiroletarako eta horrelakoetarako eraikinik, jarduera horiek jauregiko bizimoduarekin edo bizimodu erlijiosoarekin lotuta baitzeuden.

Eskulturan,errege-erreginei, jainkoei, goi-mailako funtzionarioei eta horrelakoei, hau da, boterearen eta fedearen ordezkariei, estatuak egin zitzaizkien. Nahiko txikiak izaten ziren,harri gutxi baitzuten.
Estatua horietan gehienetan pertsonak banaka agertzen dira, tronuan eserita edo zutik.

Gizarteko gertaera handien berri emateko erliebe-lanak garatu ziren. Ehizako eta gerrako eszenak dira nagusi.
Erliebe horietan protagonistak leku nagusietan kokatuz tronuan, guardian etab... Jainkoa erregea baino handiagoa etab...

Arte xeheei dagokionez gai nagusiak basapiztien aurka heroiek egindako ekintzak, etsaien porrotak, etxe-abereen ilarak eta horrelakoak ziren.

Eskulturak aztertu ahal izateko honako gidoi hau har genezake oinarritzat:

1-Aztertuko den eskultura arretaz behatu.

2-Noiz,non eta nork egin zuen jakiteko informazioa bildu

3-Elementu teknikoei buruz idatzi:
-Erabili diren materialak:buztina,harria etab...
-Egin den irudikapen mota :otoitzean,abstraktua etab...

4-Alderdi formalak aztertu :
-Zein gairi buruzkoa den.
-Irudi bakarra edo multzo bat.
-Mugimendua adierazten duen...

5- Zein funtzio bete nahi zen aztertu:apaingarri izatea, informazioa ematea.

6-Eskaintzen duen informazioa biltzea:
Elementu materialeei buruz: janskera moda, orrazkera, erremintak, eraikinak...pertsonen ohiturei, egoerei, bizimoduari buruz, etab...

7-Guztia laburtu eta sortzen dizkigun inpresioak, sentsazioak,etab...adierazi.

Antolamendu soziala eta politikoa

ckukularra — 2008-02-21 GTM 1 @ 13:41

Erregea: Jainkoarengandik hartzen zuten boterea eta haren ordezkari zen lurrean. Horregatik, gurtzaz eta administrazioaz arduratzen zen eta bera zen apaiz nagusia, armadaren burua, epaile gorena eta administrari absolutua. Teokrazian bizi ziren.

Babiloniako erregeak Hammurabi zuen izena, bizimodua gobernatzeko, Hammurabik kodea sortu zuen.

Antolamendua (hurrengo zerrendan boterea gotik behera doa)

Erregea

Apaizak
Nobleak
Goi-maiako funtzionarioak
Buruzagi militarrak

Nekazariak
Merkatariak
Artesauak
Soldaduak

Hiritar erdi askeak

Esklabuak

Emakumeen egoera: Emakumeak beste pertsona batzuen menpe zeuden beti, lehenengo gurasoen menpe eta, ondoren, senarraren eta honen gurasoen menpe. Baina, hori horrela izan arren familiako ondasunen jabekide zen.
Lanari dagokionez,emakumeek etxeko lanak,egiten zituzten eta frutak eta zerealak biltzen laguntzen zuten.
Aitak zuen agintea. Ezkontzak gurasoek adosten zituzten itun baten bidez. Hiru urte bete arte seme alabek amek zaintzen zituzten, baina gero umeen tutoretza aiteei zegokien. Mutikoak zorrozki hezten ziren.

Inperio handiak
k.a. 2370. urte inguruan, Akad herriko errege batek, Sargonek,hiri batzuk konkistatu zituen eta herrialde honetako lehen inperioa sortu zen.Gehien nabarmendu ziren inperioak, Babiloniakoa, Asiriakoa eta Persiakoa izan ziren.

Babilonia:
k.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako erregeak Hammurabik, hiri batzuk konkistatu zituen. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten k.a. 600 urte izan zen hiri honen garairik oparoena.

Asiria:
k.a. 800 urte inguruan, Mesopotamiako iparraldean Asirien herriak, inperio bat altzatzea lortu zuen. Hiriburuak beren jainko nagusiaren izena hartu zuen:assur.
Konkistatutako lurrealdeetako biztanleei zerga handiak jartzen zizkieten eta ondorioz, aberastasun handiak lortu zituzten. Aberastasun horiei esker,eraikin handiak eta jauregiak eraiki zituzten.

Pertsia:

K.a 539 urtean, Babiloniako inperioa pertsiarrek hartu zuten menpean. Mesopotamia ez ezik, Ekialde hurbila eta egipto ere konkistatu zuten. Beste herrietako sinesmenekin eta ohiturekin errespetuz jokatu zuten, horregatik kulturaren arteko zubi lana egin zuten.
K.a 330 urte inguruan Alexandro Handia greziarrak konkistatu zuen.

Sinismenak eta zientziak

ckukularra — 2008-02-21 GTM 1 @ 13:38

Mesopotamiarrak politesiak ziren, hau da jainko askoren sinesten baitzuen. Jainkoei sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janaria bidez.
Jai erlijiosoak antolatzen zituzten. Jainkoak haserretuko beldur ziren eta deabru eta espiritu gaiztoei beldur handia zieten. Horregatik beti pozik edukitzen saiatzen ziren. Magian eta iragarpenetan ere sinesten zuten.
Mesopotamiarrak zientzia praktikoa garatu zuten, arazoei irtenbidea aurkitzeko. Zientzia hori gehien esperientzian eta arrazoibidean oinarritzen zen. Gizarte horretan izugarrizko garapena izan zuten matematikan, natur zientzietan, medikuntzan eta astronomian.

Idazketaren sorrera

Nekazariek jainkoei egiten zizkieten eskaintzak eta apaizek biltzen zituzten eta eskaintza horiekin ordainketak egiten zituzten. Hau kontrolatzeko kontabilitatea eraman behar zutela konturatu ziren.
K.A. 3000 urte inguruan, berdindutako guztien zatietan marrazten hasi ziren,eta ondoren labetan egosten ziren.
Zumezko puntzoiaren formaren ondorioz, grabatuek falka forma zuten horregatik falka -formako idazkera edo idazkera - kuneiformea deritzo.
Sentimenduak, aditzaren denborak... zeinuen bidez adierazten ziren.
Eskribak irakurtzen eta idazten zekiten pertsonak ziren, idazten ikastea nahiko zaila zen.

Mesopotamiako bizimodua

ckukularra — 2008-02-21 GTM 1 @ 12:57

Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen. Labore garrantzitsuenak zerealak ziren. Hirietatik gertu zeuden baratze fruta-arbolak, barazkiak eta landare usaindunak landatzen ziren.
Animaliak hazten zituzten, batez ere ardiak eta behiak. Hasieran, nekazaritza-lanetarako eta garraiorako astoak eta onagroak erabiltzen zituzten. Laborantzako lur gehienak eta animalien talderik handienak templuenak eta Estatuarenak ziren.
Mesopotamiako hirietan artisauak gremioetan biltzen ziren. Nekazaritzako eta abeltzaintzako soberakinez eta artisautzako produktuez baliatzen ziren merkartariak beste leku batzutan gauzak eskuratzeko.Trukean harriak, metalak, zura, animaliak, luxuzko produktuak (bolia, lurrinak...) eta esklaboak lortzen zituzten. Merkataritzaren zatirik handiena estatuak eta tenplu handiek, kontrolatzen zuten eta hauek, zenbait produkturen monopolioa izateaz gain, salneurriak zehazten zituzten.
Gero, pezozko etxeak egiten hasi ziren, lastoa adreiluak eginez eta, eguzkitan lehortuz etxeak kale estuko auzoetan pilatzen ziren, tenpluen eta jauregien ondoen. Eta hirien inguruan harresi garaiak egiten ziren, beren ateekin. Biztanleek lihozko edo artilezko tunika lisdunak janzten zituzten eta, gehienetan oinutsik ibiltzen ziren. Larrua soldaduentzat jantziak egiteko erabiltzen zen. Bitxiak egiteko metalak eta harribitxiak erabiltzen ziren. Lurrazala olioz igurtzen zuten airearen eraginetik eta klima lehorretatik zaintzeko.

Lehenengo biztanleak

ckukularra — 2008-02-18 GTM 1 @ 13:21

Gaur Irak dagoen tokiari aitzin aroan lurralde horri Mesopotamia deitu zioten.Bi ibai inguratzen dute lurralde hori(Tigris eta Eufrates).

Duela 8.000 urte inguru giza-taldeak ibaien ertzetako lurraldeak lantzen hasi ziren.Hainbat herri sortu ziren ezagutzen diren lehenak sumertarrak eta akardiarrak izan ziren hego aldean bizi ziren lehenengoak eta iparralderago bigarrenak hiri estatuetan. Biztanleak independienteak ziren.

Eneko.B,Eneko.A,Beñat.O,Jesús.G